Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

EZIN DUT NIRE IZENA AIPATU

 

Maite dut ezezaguna

Ikusten dudalako mundua

Estigmaren

Perbertsiotik aske

Ezin dut nire izena aipatu

Kuzkurturik alde egiten dut

Aretoetatik

Eta harremanak duinak

Ez baldin badira

Nahiago dut bakardadea

 

Erraturik nabil

Atzerritar bat bezala

Nola alda dezakeen

Eskizofrenia kimu batek

Edo depresio batek

Pertsona baten bizitza

 

Hondamenaren neurriaz

Ohartu nintzanean

Izerdiak

Bisaia busti zidan

Eta amildegira

Erori zen nire arima

Globo bat airean hustu

Eta lurrera erortzen den moduan

 

Zein gogorrak izan ziren

Sakoneko depresioaren urteak

Tristeak txorien kantuak

Iluna argia

Eta suizidioan pentsatzea

Hain kontsolagarria

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010