Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

MADARIKATUA BETIRAKO

 

Desegin

Eroen estigma soziala

Bakartiak gara

Baina ez

Neurri horretan

 

Udazkenak

Bikote berriak

Sortu zituen

Hegazti migrariek

Iragarri zuten bezala

 

Urruntasuna

Koroatu zuen elurrak

Komunitatea

Negurako barnebildu zen

 

Bisitariak

Nitaz zekienaren

Irripar errukidea

Zintzilikatu zuen

Aurpegitik

Ni ikustean

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010