Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

BIHOTZEKO HIRIA

 

Kantatu nahiko nukeen kanta

Haurrek larrosak eta krabeliņak

Botatzen dizkietela maiteminduei

Udaberri jorian

Esango lukeena adibidez

Izango litzateke

 

Panderetak

Txingolak eta dantza

Txandalak ez direnentzako

 

Aske naizen galdetu didazu

Eta nik diozut

Oraindik baditudala kateak

Supergizona ez da existitzen

Eta bizi bada

Anonimotasunean bizi da

 

Guztia ez da irudikatzen duguna

Ez dira borondateaz trufatzeko garaiak

Haizeak gogor jotzen du sentimenduen hitzetan

Guzti hau dekadentzia da

Europar euskaldun baten dekadentzia

Saiatzen naiz legezkoa izaten

Gizadiaren alde nago

Denak desberdinak gara

Eta asko

 

Bihotzeko hiri jendetsua

Badirudi zure nahia

Nire bakardadea dela

 

Txandala: inhibizio sexualaren alde dagoena. F. Nietzsche

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010