Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

POESIA ETA BIZITZA

 

Bizitza

Zu zara nire alosia

Goizeko krabelinaren ihintza

Bezain ederra baina

Maiz bortitza

Maitatu nahi dut mirari hau

Maitatu nahi dut bizitza

Sinestu nahi dut

Maitasuna dela munduaren bihotza

Maitasuna zer den esplikatzeko

Ez dut ahalmenik

Ez naiz aditua

Baina neurri batean

Besteak dira nire ispilu

Tristea litzateke

Mundua

Besteak ez baleude

St. Etiene taberna utzi

Lagunarteko oroimenez betea

Abiatu naiz hirira

Argien berotasunak

Beren kaligrafiak uretan

Hainbeste jende

Baina ez noa maitasuna eskatuz

Eman egiten da

Zer nahi duzu benetan

Bihotzeko hiri?

Hiri maitea

Askatasuna emango baligu

Alegia zubi hori pasa

Eta askatasuna lortuko bagenu

Baina paranoia zauri zaharrera doa

Erremediorik gabe

Nire alosia

Eguneroko miraria

Eguna ondo joan dadin

Kantu bat daramat bihotzean

Mila esker kantu ona

Goizak jakin nahi du

Haizearen norabidea

Hego haizea da nagusi

Magialariarentzat egina

Sorgindua

Zapi batetik

Eskaera bat atera du

Lasaitasun honek

Iraun dezala

Eskatzen duena

Gero makil batetik

Bi uso zuri

Eta azkenik

Krabelin bat poxpolo batetik

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010