Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010
ERREBALETAN
Errebaletan labanak
agertu dira diztiratsu
eta hiltzaileak
borrero traza du.
Sartzen dio labana
bihotzaren erdian
atzealdeko eguzkia
zulatu arte.
Gizonaren arima
bertan hil arte.
Zakurrak gauean
ez ziren isildu
(odolaren usaina...!)
Kateak mugituz,
adur jarioetan
hortzak agertuz.
Errebaletan gorpu gaztea,
amaren altzoan,
arratsean betirako
utzitako zuloan:
amak, jarri du eskua
eta zerurat begira:
nigar egin du.
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010