Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

IRONIA

 

Lotarako hartzen dudan pastillak

Emakume izena du

Ironia bat da

Urte asko pasa direlako bakarrik lo egiten

Nire izarak eremuak dira

Eremu zuriak

Ohitu egin naiz eremu horietara

Ohitu bakardadera

Eta jada nire gorputza ez da gaztea

Nire gorputza ez da ederra

Otso zahar bat naiz

Otso zahar eta bakartia

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010