NIRE PATUA
Pobreen alde jartzeko joera
Bidegabekeria guztietaz konturatzekoa
Ezin dut ukatu nire patua
Ezin dut ukatu hipersentibera naizela
Nik ere ezkerrean daukadalako bihotza
Mundua aldatuko nuke
Jakingo banu nola
Gizakiok daukagu gauza bat
Kontzientzia deitzen dena
Izan ere pertsonak
Duina izan behar du
Bakoitzak duelako bere espazioa
Sakratua dena
Oso arrunta da ikaskisuna
Ondo jakitea
Zuretzako nahi ez duzuna
Besteei ez desiratzea
Ez naiz beti zoriontsu
Orain daukadan oreka
Zientziari esker da
Bizirik dago oraindik bihotzeko sugarra
Ilusioak jo du leihoan