Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010
LEGARDIAN
Ibai ertzeko legardian
Gizon bat dago eserita
Ura nola doan begira
Itzuliko ez den ura
Bizitza bezala
Itzuliko ez den denbora
Beti desberdina
Beti berria
Belaunaldiak bezala
Beti berriak
Zatoz lautaren musika
Hain dira arruntak eta ederrak
Legardian dagoen gizonaren pentsamenduak
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010