Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

EZ ZARA GAIZKI-ESAKA IBILTZEN

 

Fidagarria zara

Gaizki-esaka ibiltzen ez zarelako

Txintxarri bat egin dut eskuekin

Izarrez betea

Eta nire poza adierazteko

Zelaietan zabaldu dut beren hautsa

Beren ihintza

 

Otso zahar honen bizitzan

Behatza jartzen baduzue

Jakin paranoiak

Egin zuela bere bidea

Ez galderarik egin

Estatua arduratzen da horretaz

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010