VLADIMIR MAIAKOVSKIRI
Isurialdeko itsaspadura maitatuak,
hondartza zabalak
ia bakartiak,
hondoa jotako saihetsak,
itsaso usaina...!
Haserratu, haserratzen da itsasbazterra.
Poeta georgiar bat
arroka batean eserita:
aldizkari zahar bat irakurtzen ari da.
Itsasoa zorrozten da...!
Itsasoa zorrozten da...!
Bizitza gogorra,
eta ederra da...
Stalinen atzaparretatik
alde egin izan balu...!
Hausnartzen zuen kaio batek...
Galdera bat bestearen atzetik,
zintzilikariozko adatsa.