Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

ORDUAN

 

Bizitza, susmo txarreko begiaz

begiratzen zenuen.

Berokiaren papar-hegaletan

bilatzen zenuen babesa.

Biok, ezezagutzen genuen bizitza.

Ontziak portuan eta,

soplete txistukariek

zulatzen zuten burdina.

Egunero maitatzen genuen elkar...

Galderak musukatzen genituen.

Poesiak bere kaikuetan

gordetzen zuen erotasunaren larba.

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010