Kitarraren notak, emakumeak zangoak dardarka.
Zaldun bat inguratu zitzaion adeitasun handiz:
alkia zabaldu, bertan eseri, eta segidilla baten erritmoaz
hatz muinak korritu zituen zurean teklak joko bailituen,
hautsontziaren ertzek ukitu arte. Bertan oraindik kolila bat bizirik
bokilan karminez ezpainen tximurrak inprimaturik.
Emakumeak dauka gorputza fina, aurpegiaren alde batean
samurtasunaren musika, bestean ironikoa begia.