Koma bat besterik ez zinen
esperma eta obuloa
bildu zirenean fruitua sortzeko.
Hori zinen; feto bat
buru handi bat,
isats luze bat...
Maiteaz maite haur bihurtu zinen
gero gizondu
goratzeko gogoz, sustraiak berantz
ez ahazteko bizitzaren indarra
gorputza enbortuz,
abarrak sareratuz
izarrekin jostatzeko:
xorien xistuz
xorien xistuz
xorien xistuz.