BLAS ETA DENBORA
Eskuineko oinaren orpoa lurrean
Zapataren punta goruntz begira
Eta besoak gurutzaturik
Salako erlojuaren segundo guztien kliskak
Begiratzen zituen denbora luzean
Hori zutik zegoenetan
Bazuen gizon hark
Agerpen baten itxura
Bere gabardina zaharrarekin
Eserita zegoenetan
Mahai gaineko platera
Ezpainzapiarekin igortzen zuen
Behin eta berriz
Baina hura Santa Ageda zen
Ero etxea