Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

SANTA AGEDAKO ATEA
GURUTZATU NUEN
NIRE BOLTSA GOSEBERAREKIN

 

Hauek dira

Nire ondarearen

Lurralde berriak

Pikondoaren gerizpean

Deskribatu ditudan irudiak

 

Ezinezkoen kantuak

Patioetan galtzen dira

Eroetxeetako barruti

Eta barnebideetan

 

Pabilloietako argi tristeak

Absurdu konpartituaren koloreaz

Tindaturik zeuden

 

Eskuraezinezkoak ziren

Psikiatrizatuak beren bakardade handian

Errege madarikatuak

Errege desklasatuak

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010