GELTOKIAN
Leihatilan txartel-saltzailea ikusten da
Ezkerreko hatz erakuslea
Ezkerreko sudur-zuloan sartuta duelarik
Egunkaria irakurtzen
Berria ez den
Poemetako gizon herrena
Geltokia gurutzatu du txistuka
Makilarekin erritmoa markatuz
Atsedena du geltokiak
Eulien burrunba besterik
Ez da entzuten
Abuztuko arratsalde bero honetan
Kanpoan
Trenbide hiletako bagoi batean
Karrilano bat dago lotan
Eta gertutik pasatzean
Emakume batek
Aitaren egin du