LAGUN MAITEA
Kontua da lagun maitea
Maitasun eder eta handi baten bila
Egin dudala bidaia oraino
(Bihotzean karnabak egin du kabia)
Baina kontua da lagun
Hasierako harira lotuz
Joan zaidala denbora
Neurri handi batean
Kasik maitatu gabe
Benetan jakin
Nire bihotzak
Ez duela horrelako maitasunik ezagutu
Fikzioa izan dela gehiena
Gutxi gozatu dudala
Ardo horretaz
Eta jakin
Lagun maitea jakin
Arazo bat bezala
Bizi izan dudala maitasuna
Eta hala ere
Ate horrek zabalik dirauela
Baina kezkatu gabe
Baina bilatu gabe