Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

Zer ote zen

zer ote?

Gurdika zeramatena?

Pagadia isil isilik

gaztaindia ere bai.

Berdin gorostia

perla guztiekin.

Izar urdin bat ere,

hosto bati erantsita,

kabia ere bai.

Hil zuten basoa,

hil itzala,

printza eta kantua.

 

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010