Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

ENE ABERRI LAZTANA

 

Nork desegingo du

Mataza honen bihotza?

 

Nongoak garen jakin nahi dugu

Nonbaitekoak garela sentitu

 

Maite dut nire herri traumatua

Anitza eta konplexua zara

 

Batailoia

Elurra frontean

Ebroko bataila

 

Atzerria

Kartzela

Heriotz zigorra

 

Errepublikarrak

Ziren gure otorduak

Abertzaleak

Gure kasuan

Ene aberri laztana

Sentimendu batek

Zeharkatu du nire bularra

Eta bihotzean gorde da

 

Ene aberri laztana

Sentimendu bat zara

Bihotzean daramadan

Sentimendu bat

Bidezidor xahar bat bezala

Nork lapurtuko dit

Sentimendu bat?

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010