Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010
POETAK
Batzuetan
iruditzen zaizkit
poetak
artistak dirala
maiz filosofoak
dionisiarrak batzuek
apolotarrak besteak
Ez dakit zer den poesia
Ez dakit zer den poeta izatea
Baina poesiak
Hondarrak utzi behar ditu
Nonbaiten
Ez gara bi bider hilko
Hau da duguna
Dio. F. Nietzschek
Norbera da
Bere bizitzaren moldeatzailea
Aske naiz
Eta ni naiz
Nire bizitzaren arduradun bakarra
Eta jakin
Edo agian badakizue
Askatasunaren prezioa
Bakardadea dela
Noiz arte
Ez dakit
Ez da beti gertatzen
Baina orokorrean
Sentitzen dut
Bizitzeko poza
Erraza?
Ez!
Gogorra?
Bai!
Baina baita ere ederra
Benetan ederra bai!
Munduaren sabel konkaboa
Haurrez beterik dago
Gizatiarra da maitatzea
Gizatiarra da erditzea
Zer esan behar diegu
Bizitza iruzur bat dela?
Laugarrenak lau
Gabriel Korta
Egilea editore, 2010