ORDEZKATU EZ NUEN IRAULTZA
Egiak aske egiten nau
Egia da bide laburrena
Zertarako gezurra
Nigan dauden kontraesanak aztertu
Korapiloak askatu
Zama bidean utzi
Eta aurrera egin nahi dudanean?
Barneko ispiluan
Aurkitzen dut erantzuna
Onera egiteko ahalmena
Itsua ez den bidea
Bihotzaren jakituria
Armiarma-sare handi bat
Baztertu nuen eskuarekin
Bakardadearen haitzuloan sartzeko
Nitaz zerbait jakiteko
Bizitza hobeto ulertzeko
Ez diot uko egin munduari
Estropozuka baina
Iraultza bat egin dut
Nire baitan
Ez daukat alderdirik
Baina bai ideologia
Ez daukat sindikaturik
Baina bai kontzientzia
Ez daukat erlijiorik
Baina bai zinizmenak
Bideko semeak gara
Eta ez dut ezkorra izan nahi
Nonbaiten seme batek
Bere ama xaharraren eskua
Laztantzen du
Edo haur batek
Jakinminez beterik
Galde egiten du