Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010

 

 

EGIAREN METODO ZEHATZA
PRAKTIKATZEN DUGUNOK...

          (F. Nietzsche)

 

Kontuan hartu lagunok

Askatasuna dela

Gizadia edertzen duena

 

Aurrera egin nahi dut

Pentsatzen du bakartiak

Eta ezin dio gezurrik esan

Barneko ispiluari

Berak egiarat

Goratzen duelako

Norberaren hoberenera

Eta bere eskutik

Askatasunera

 

Bakartiak badaki

Pertsonak ezin dirala jabetzan eduki

Eta abandonatzen dituela

Iruditu arren

Pakean uzten ditu

 

Laugarrenak lau
Gabriel Korta

Egilea editore, 2010