EZ NAIZ ITZULIKO
Urruntasunaren mineria
Zekarrela bere filarmonikatxoan
Zorroztaileak
Esaten genuen
Pindarka jartzen zituen
Aizkorak eta labanak
Ez naiz itzuliko haurren herrira
Nerabetasunaren sagarrondora ere
Ez naiz itzuliko
Askatasuna da
Bakardadera eramaten nauen bidea
Nire gain hartu behar dut
Bakartzeko dudan
Joera naturala
Baina jakin
Bilatzen ditudala besteak
Agian jendetzan legoke
Maitasun handi bat
Gorrotoa
Maitasuna
Bizitzaren oihularia naiz
Iraganaren makuluaz lagunduta
Bakardadearen alartzea
Gurutzatu dut
Eta miresgarria bezain gogorra
Iruditzen zait mundua
Aipatu
Eta aingurak sakonera jo du
Hondorik aurkitu gabe
Bihotzean murmurioa geldiezina da
Gaueko isiltasunean
Haur baten eztul itsua
Entzun dut
Gero trena
Eta azkenik urruntasuneko zakurra
Eta guztia
Poetaren lumatik
Ihes egin eta
Eroak pergamuan
Uzten duen
Arrastoa bezala
Poemarioa gurutzatu eta
Dena geratu da
Nire baitan