TOPAKETA
Iheslaria izan zen, topaketa hura,
joko bat bezala desegin zen.
Idatzita gelditu zen, bere ezpainetan,
bere petalo gorrietan,
gorputz osoan.
Maitasun horzkadetan geratu zen dena
—poema bat ispiluan—.
Barruti zurietara erortzen zen negua,
eta leizeetan bizi zen zerua.
Hondamenaren isilean:
maitatu genuen elkar.