DISIDENTZIA
Poetaren negu luzean
—mirotzaren begipean—
disidente bat sortu zen elurretan,
bere erotasunean galdurik,
beti galdezka:
zerk eraman zuen hondora
jatorrizko itxaropenaren txalupa?
Hain maiteak genituen askabideak,
zerk bideratu zituen infernuetara?