Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

EIHERA

 

Emakumean dago maitasun hazlea

Orokorra, sakona, besarkatzalea

Zerua eta lurra bezain borobila.

Sabelaren askarat azi deitzen gaitu

Han kontzebitzen behin eta zenbat aldiz!

 

Altzo eta beso da, ingurazalea

Arraultzea bezala betean osoa

Orbita babeslea, kurba eskainia

Eta biltzen bagaitu, bere sustantzian

Barna xertatzeko da bihotzaren maldan.

 

Zure maitasunaren errota errondan

Arrainak itsasoan bezala itzuliz

Gabiltza

Misterio batean errespetu haundiz

Tximuaren aletik irintzen baituzu

Gizona.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa