|
Itsasoak iraultzan 2. BEGIAK Maitearen begiak aintzira bizkiak Mendian gorarik, ortzeaz urdinak Izai baso luzeen korona ilunaz Urrun inguraturik marmola bizian. Horma beltzetik aske goizero utziak Zazpi argi berrien mezulari onak Kanaberen itzalean ispillu sakonak Zorabioz bilduko neraute guzia. Lanoaren ondotik haizeen haritik Ximurduretan dute dirdiratzen mila Kristalezko ametsek odeien artetik. Eta horrela beti bortura nabila Gailurraren ondotik altxor baten bila. Nor dago, zer dabila ispillu atzetik? Emaztearen begiak Arima baten hegiak: Edeiten naute. Infrentzuzkoa lizate ausartegia.
Itsasoak iraultzan |