|
Itsasoak iraultzan HOLTZARTE Emaztea, emaztea, Etsai guztiz ospatua, Gizonaren hutsunea, Sako sakon urratua! Edeneko ibai hura Zerk egin du gutarteko Leize, zur'erdibitzeko Nitan ere arraildura? Holtzarte horren gainetik Zurubia bota nahiz Piruño baten haritik Beldurrez nor ote dabil? Geologi harrigarri Horrek ariman ezarri Ispillu erdiratuan Zer ote dut ikusiren? Nola buztin'abuztuan Dena erdiro nihauren Barreneko aurpegia Baina zertaz egarria? Zola zolan ur txirripa Gorde baten murmurika Osto ferreka zilarrez Itxaropenaren bila. Pareten gartzelatik at Badago ibar zabal bat Eta itsasora doa. Emaztea itsasoa! Emaztea, emaztea. Itsaso muga gabea, Bake guztiz nahitua, Bihotz sakon zabaldua, Gure aurpegi bestea, Gure hutsunen betea!
Itsasoak iraultzan |