|
Itsasoak iraultzan GARAILEA Uhina sagailoek hartzen dutenean Ingurumen guztia du bere menean Mertxika zoriaren papunik zorroan Ez morkorik dilindan ez da nabaritzen Itsasoan delarik enbata jeikitzen Tinko daude Venusen indarrak lerroan Marmol egiten zaio mamizko mazela Ukamil erraldoia, tronu inperiala Gerla ontzi burgoiak oixtiko habiak Maitasun guduketan emea da gaitza Zinezko amazona zaldi beltz hordian Zein gozoa nere gain Venusen garaitza Baina nora pasa da gure amazona Tronuan beti lasai hara erregiña.
Itsasoak iraultzan |