|
Itsasoak iraultzan DENAK MAITE Haundi baten edena, ttikien grazia Papunaren ospea, beltzaren lerdena Zuriaren mamia, bataren bizia Bestearen bakea, hori dut maitena. Emakume den oro aisa maita niro Baten ganik bihotza baldin banu libro. Zaldi xuriz gogoa bidean lauhazka Hartu zerautan eta xarmaturik nauka. Emazte bakarra da nik maite dutana Emakume guztiak hartan ditut maite Hura maitatu gabe nola bizi naite? Holako maitasuna xoroki ukana Sua bezala beti hazi nahi nuke Neguaren erdian artoski emana.
Itsasoak iraultzan |