Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

ONDARTZAN

 

Begitartez ez bada, gorputzez behinik

Emakume guti da ederra ez denik

Nahiz baden zorian mamitsu papunik

Rubens-enak bezala ospetsu astunik

Baina mirets ditzake desohore gabe

Ederra maite duen gizon zuhur batek

Beso zuri baketsu eta soin erronda

Hanken pegar eztia, pilarren indarra

Uda minez ekiak darion suharra

Eguerditan baizikan hain ederrik non da?

 

Alderantziz gizonak, adin batekoak

Guti dira ederrak. Meherik zangoak

Perna laburrak oker, burusoil, tripatsu

Zeinek maita gaitzake? Alta maite gaitu

Rubens-en dametarik ederrena baino

Pollitago zenbaitek. Eta gu hor lasai

Merexi bagenu lez, esker onik bako

Alfer ez axolean, fortuna baten zai

Madaria utzirik filian intzestuz

Erle arra bezala nahiz intsentsatu.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa