Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

ELE

 

Bi ele orai

Elebitza

Euskara eta euskara

ele huskara.

Ele zahar

ele berri,

nobela

Nobel sari

eleder

literario

Lysistratak

ttapattan

ele goxo, aho bero

ele lein, ele xuri

üzkü zuri

ele xuritze.

Elaideek

elerran

elestatü

elekatü

ele zorrotz, ele zozo.

Bele bat, bele bi

elestari,

elekari

kalakari

kaka larri

kua-kua nahasi

kartak erori.

 

Arren gazna zaharra

ixilik jan ezak

edo euskaraz

axeriak entzün ez hezan.

Hütsa hits!

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa