|
Itsasoak iraultzan HAMEKA BLASOI Etxe guziek atari Jauregi orok armarri Damen ederrak beti gu baitan iratzarri du batzarri. Zaldun orok erredola Bere damaz du axola Maitale denak emakumea eskudoan dauka hola. Edertasuna ez da soil Badu hanixko arrazoi Emakumean abestuko dut behinik hameka blasoi. Ile-adatsen amua Begien goi eremua Ezpainen fruitu gorria Besoen ezti naroa Bularraren oparoa Ekuatorrean gerria Hiruki bat galgarria Izkutuzko armarria Anka-hankak espartiñan Tronuaren ilargia Erregiñaren erpiña Maitasunaren argian Eta betiko agian!
Itsasoak iraultzan |