Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

HERRITAR BATEN BALADA

 

Ene herria ez da herria.

Hemen batzuek hala diote.

Ametsa ote Nabarreria?

Xabier. Amaiur, Iñigo, Olite.

Santxo guztiak, Leire ta Biana,

Axular, Orria, Noain, denak ametsak!

Arbasoak ez ziren hain onak,

Baskonetarik salbatu gaitu

Bisigot eta Franken babesak.

Beste buztanik ote du gatu

Horrek?

 

Ene herria ez da herria,

Frantzian ere hala diote.

Otsozelaian dagon harria

Harek ornen du betitik bete

Kulturaz eta gales gizonaz.

Sarrazenoak edo Englesak

Dira hemengo beste aztarnak,

Et'Espainatik salbatu gaitu

Ama onaren goiko babesak.

Beste buztanik ote du gatu

Horrek?

 

Ene herria ez da herria,

Espainan ere hala diote.

Gaztelerazko dira Herria,

Zeruko Argia, Etxahun, Lete,

Iparragirre, Anaitasuna.

Nahiz Cristianoz garen trukesak,

Biziki maite gaitu Espainak.

Euskara ere salbatu digu

Erregearen goiko babesak.

Beste buztanik ote du gatu

Horrek?

 

Igortze:

 

Ene herria, laboraria,

Arrotzentako baratze berde.

Ene herria, langileria,

Euskaldunentzat dena kez bete.

Hau da emazte bat izorratu

Dena.

 

Itzultze:

 

Beste buztanik ote du gatu

Horrek?

Buru Buztanik al du populu

Honek?

Gure herria, ama-lurra da.

Ezin saldua.

Gure herria, itsasoa da,

Beti birjina.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa