|
Itsasoak iraultzan EZ BEHA POETARI Ez beha poetari zuk pentsatzen duzuna gora gora baitio. Ez beha poetari zuk asmatzen duzuna hark oihusta baitiro. Zuk ixil-ixilean duzuna izkutua jarten du gurpilean eta mundu zabaletik dabila segeretua. Zure amets beroak nunbait sua pitz diro zeren buru xoroak horren zai daude gero! Ez beha poetari ameslari huts horri petrolik baduguno. Ez da eskas oraino eta geroan ere beste zerbait badate nuklearra eta bestela nik dakita eguzkia, ilargia... Beti zerbait badate: ezin geldi «le progrès»! Ixil bedi poeta bai laster ixil bedi poeta xoro hori! Bai zera... Zuek autopistak zarete utopistak! Badakizu laguna zu zarela poeta zeren aragiaren xoko gorde batean mintzo zaizun botz hura min bizi bitzi hura utopiaz betea zentzu ona duzula. Lehengo egungo ta biharkoen mintzoa arimaren oihua munduaren erantzuna alderantziz ez bada zu baitan xertatua ezin dezakezu ixilaraz hura baita poeta eta zutan baitago betiko!
Itsasoak iraultzan |