|
Itsasoak iraultzan EMAKUMEA Ez da saindu bat boli edo zurrezkoa Ez are lehen soan urtzen den ezkoa Amazona sutsua borrokaz gosea Urriza erraldoia et'ezin asea. Ezpiritu hutsezko ez da emaztea Nahikoa ez zaio erdi maitatzea Hortaz lekuko dugu Arnaut Oihenarte Zeren ilargi maite hastia ez daite. Baina betetzen ez du aragiak berak Arima bat minbera gordetzen du nonbait Zeinen adiskidantzaz ez gaitezke gogait. Maillol ederrenean bada beti norbait Hain ospetsu ez bada berdin bihozpera Ezagut ez dirogu ez goitik behera. Asko mintzo zitzaiguna Entzuten ez zaituguna Bizian egin gaitezen beti gorputz arimaz lagunak.
Itsasoak iraultzan |