Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

3. EZPAINAK

 

Arrosaren gorria ukana gatikan

Ezpainak dira fruitu, gorputzaren ate

Eki lurren iresle, mami hutsez bete

Begien ideala ezarriz orekan.

 

Har gatik bihotzaren ixuria ere

Pista bezala hortik jauzten da gaindika

Xokoetarik irri, erdiz-erdi ele

Noiztenka erasia, batzutan kalaka.

 

Arraga eta sagar badute ugari

Gizonaren egarri baten urrikari.

Ezpainen aurka gaizki nolaz mintza daite?

 

Bihotzerako bide zabaltzen baitute

Ezpainen askaziak dira belarriak

Aurpegi maitearen azken zedarriak.

 

                              Zu lepoaren golkoa

                              Lur berri baten gakoa

                              Graziarikan ez zaizu falta

                              erotikaren jokoan.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa