Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

5. BULARRAK

 

Emazte zenbaitetan zinez oparoak

Morko zori astunak, udare harroak

Trufariak apur bat, urraskal dantzari

Bat batetan ospean fruitu zoragarri.

 

Beste batzutan aldiz arin aire dire

Kokin oso trufari, sudur txuten aire

Holakoxeak beti Maillol-enak ere

Sagar eta mertxika pollitenen pare.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa