|
Itsasoak iraultzan ELDORADO Kontinente berria beti emaztea Eldorado izkutu, altxorrez betea Ibar, mendiak ditu basoz estaliak Eta larru gorriak nonbait itzaliak. Basaihen ta buzuntzez ondartza hegian Ezin aitzina joanez ganare hor lotzen Ezpiritu indio bitxien erdian Parabisu xoriek gaituzte xoratzen. Behin hartzen bagaitu ibaien oldeak Amazonaren barna emeki hondatuz Oihan exotikorik dario bidean. Bainan Eldoradorik ezin da topatu Emakume herriak bere segeretu Sakona gordetzen du beti herbestean.
Itsasoak iraultzan |