Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

TOUGGOURT-EKO DORRETIK

 

Eguzki zuriaz begiak urduri,

Urrungo legarren ibai legorrean

Nagozu bakarrik peko alforrean

Ametsen dorretik so eta so zuri.

 

Erbeste zolako zelai gogorrean

Asmatzen zaituta odei tontor zuri,

Buruntzi burrunban elurrez ernari.

Iparraren lore, ortze idorrean?

 

Zeru-luhertzean ezer ez d'ageri

Burdin-urmaelak ikaran, igeri,

Irakiz iretsi hegien uhina!

 

Baina bukatu zen mahuma haundia.

Itsasotik hara, su eta urdina

Andere Pirene, Ahuriamendia!

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa