|
Itsasoak iraultzan JAUNTZIA Lurrekoa osoki ez da emaztea Arropaño egokiz delarik beztitu Beste larru bat eta hegalak baditu, Zaiaren junpan dabil dantzaren hastea. Biziaren soinua gogorki mugatuz Eskultura batera beteka hustean Astuna gelditzen da Maillol-en ustea Marmolaren geldian ezin da finkatu Kulunkaz bultatzean oldar uxterrean Airatzen ari baita urzo et'ainera Itsasoan klaskatuz belaren antzera. Hegoen ahulean edo laburrean Sinetsi nahi dugu galtzeko beldurrez. Ihes egiten digu jauntzien ederrez.
Itsasoak iraultzan |