Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

7. HANKAK ET'ANKAK

 

 

                      1

 

Gerritikan behera nora daite lerra

Esku pare onestik, hanketara ezik?

Hor lanjerikan barik goxotasun baizik

Ediren ez daiteke. zorion uxterra.

 

Kurba ezti horien malda baketsuan

Edeiten ia osoan emaztegoaren

Masibo konplexua, gure ibaiaren

Iturri diren tontor, ibar ahaltsuak.

 

Bakan dira eskasak, ardura zabalak

Eltze forma denekin jar daitezke juntan

Baina buztin bizian berriz orratzeko.

 

Ederrean geldirik hanken parabola

Maite baldin badugu, are bere junpan

Bideko uhinetan begiez jarraitzeko.

 

 

                      2

 

Gaztean finak eta zorian lodiak

Hanketarik behera bilintzi balantza

Zuhaitz ibiltariak bezala dabiltza

Sabelaren besoak, petala haundiak.

 

Boli bizizko harroin, mamiz aberatsak

Zain urdinez josiak esne kolorean

Ekiari herabez ageri ondartzan

Maitaleari are ohe leihorrean.

 

Erregiñaren mende, tronuaren habe

Enborrik puxantenak, zutoi pollitenak

Uda zer litzateke, zuen bista gabe?

 

Patio bizi baten lorio sendoa

Partenon eme baten kolona biguñak

Beti xoratuko nau ixterren bikunak.

 

 

                      3

 

Kokina da belauna edo potoloa

Jokondaren irriaz maltzur trufaria

Edo zinez gozoa eta tartaloa

Oso kartalazoa, boz elestaria

 

Iztizain lerdena du ibilkari finak

Gitana bezain mina, gatukiz egina

Zabala, ospetsua emazte lasaiak.

Zango guzia baitu halaber nasaia.

 

Araberan zangarra goiari emana

Lodi edo luzea, mami ala mina.

Hanketan et'anketan emeak indarra:

Hor dago bi zentzutan daukazun azkarra.

 

Orkatilla tiesoa ibiltzale denak

Gerria bezain mehe andere haundiak

Hein bat guria berriz emakume onak

Ibaiari emanik baita zurubia.

 

Alderantziz da oina ezin biluzia

Esku-larrua goian bezala doako

Oski takoi luxea, zapeta hertsia

Ta horrek beztitzen du belaunaz gorago.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa