Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

ADAM ETA EBA

 

Behin baziren beraz Adam eta Eba

Elgar maite baitzuten mudua sortu zen.

Maitasuna pizten den aldi bakoitzean

Dena da berriz hasten eguna bezala.

 

Egun hemen ditugu Adam eta Eba

Elgar maite baitute mundua sortzen da,

Elgar maite izanen duzuen aldikal

Eguzkia lehentze jeikiko da berriz.

 

Adam hi haiz laguna, ni ere nuk Adam

Eba da guretako misterio handi bat

Biziaren iturri, bizia bera da

Baina iduri zaigu gu garela nausi.

 

Ez gara gu jabeak, baizik etxetiarrak

Eta debaldetan da gure oilarkeria,

Bere hutsak bezala bestenak halaber

Bere gain hartuz da norbait buruzagi.

 

                              Adamen bekatua dugun beraz urka

                              Hutsen beti Ebari botatzea uka.

 

 

              * * *

 

Asetzen hasi gara Sigmund-en erranez

Zakilean duguia balio bakarra?

Zelula bakoitzean dago zutik arra

Et'erdi emea da ekizen dohainez.

 

Osoki emea da emea ordainez

Oreka ederrean bizkien indarra

Uztarturik du eta zerbaiten beharra

Balin badu, kanpotik daiteke laztanez.

 

Gutienetik berdina dugu emaztea

Guk egin diroguna berak egiten du

Bai eta biziaren dener emaitea.

 

Ate bat ideki du beste horrek ere

Berdin hastapenetik bere hutsez erre.

Bidea dugun egar okerra xuxenduz.

 

Ekiz eta i greka bezala parean

Ildoa dugun tira sakonik harean.

 

              * * *

 

Gizonaren plazera

tuta kolpe uxterra.

 

Emakumearen atsegina

sinfonia sakon eta fina,

 

Maitasun osoaz

harika harika deitua,

 

Arima guziak

harpaz eta liraz

emana,

 

Bihotzaren botzak

zorionaren hatsaz

kantatua.

 

Azkorriaren botza

urra ez dezala

kukuruku goiztiarrak.

 

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa