Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

BERRIZ DORRERA

 

Urte hartan etorri zen

Bazkotik landa negua.

Udaminaren lekua

Usu digu horrek hartzen.

 

Amets ederra galdu zait

Goiz azkorrian nolabait.

Berriz nago desertuan

Esperantzaz agortua.

 

Beti hor daukat, Holtzarte

Bezain sakon, urradura

Samin baten erredura,

Mende batek ezin bete.

 

Bainan esperantza gabe

Touggourt-eko dorre hartara

Esperantza etorri arte

Hatsalbo, begiak errerik

Iganen naiz berriz ikaran

Betiko mendien bilari

Eta eki zuriz betea,

Goi hura eginik alminar,

Botako dut ene deiadar

Sakon, zorrotz, etengabea.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa