|
Itsasoak iraultzan ZURE BEGIAK Maitearen begiak, ispillu biziak, Nihaurenen dirdiran otoi ezti bitez, Haien distiran egon ez nadien tente. Emaztekien soa, gure kontzientzia. Andrea maite duen gizonak Maitea du ahalaz eztitzen Batu nahi baititu bihotzak Ere. Emaztea ihizgai duenak Ilunpean hartzea bilatzen Horri aski baitzaio gorputza Bera. Begien distira ez dezake jasan, hartan argi ta garbi ikus bailezake bere aurpegia abere baten basa ihakina erdi gizaki desegoki eta gezurti baten itxura itsusia. Abereek inozenki egiten duten hura ez zitzaigu zilegi erdizka, gezurrean, baizik emaztearen maitasun ederrean. Bestela zergatikan ilunbea ta lotsa? Zer gatik begiaren ahalge ta beldurra? Arren, arrak, baldin emaztekia maite badugu, osoki eta egiaz maita dezagun begiz-begi, argi garbiz. Haren begien distiran lirainik, abere larruaz eta basaingeruaren gezurraz biluz gaitezen. Maitearen begiak, ispillu biziak, Nihaurenen dirdiran otoi ezti bitez, Haien distiran egon ez nadien tente. Zure maitasunean dut inozentzia.
Itsasoak iraultzan |