|
Itsasoak iraultzan 1. ILE-ADATSA Juan-Marik zaituenaz kantatu ederki Nik ez zaitzaket egin ondotik hobeki. Atea da zabalik ez dirot ideki, ala goihena! ez dirot ideki... Zabaldu zaituenaz Juan-Marik ederki. Atea da zabalik ez dirot ideki; Atea da zabalik ez dirot ideki; Baina hortik sartzea ez al da egoki, ala goihena! ez al da egoki... Juan-Mariren leloa kantatuz artoski? Adatsa bada beltza lurraren lurruna; Adatsa bada beltza lurraren lurruna; Halaber da gaztaina buztinak emana, ala goihena buztinak emana... Adatsa bada beltza lilien usaina. Adatsa bada hori burua da ekiz; Adatsa bada hori burua da ekiz; Aberats eta bero urrez eta gariz, ala goihena urrez eta ogiz... Adatsa bada hori burua eguzkiz. Adatsa bada gorri zainak dira gori; Adatsa bada gorri zainak dira gori; Bihotza bero eta sendimenduz jori, ala goihena! sendimenduz jori... Adatsa bada gorri zertan fida horri? Ur-jauzi kardatuan oi zaldi buztana; Ur-jauzi kardatuan oi zaldi buztana; Ordesako Soason zu zaitut laztana, ala goihena! zu zaitut laztana... Ur-jauzi kardatuan haizeak nerama. Amonaren mottoa emazt'ederrean; Amonaren mottoa emazt'ederrean; Eperra da kantari alor bazterrean, ala goihena! landa bazterrean... Amonaren ttuttula zoin eder gaztean. Ile luzea duzu kometak bezala; Ile luzea duzu kometak bezala; Horri lotzetik Urtzik begira nezala, ala goihena! begira nezala... Ilea luze duzu izarrak bezala. Ile laburrak ere badu bere xarma Samson'ek ez bezala indarraren fama Emakumeak berdin armekin derama, ala goihena! armekilan fama... Ile laburrez ere badu aski xarma.
Itsasoak iraultzan |