Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

MAILLOL

 

Arima xuxen batez kantaturenko dit

Gorputz eme laztana. Emazte zoria

Da nik maite dutana, harentzat

Utziko dut gogotik fruituaren gatik.

 

Ene aurrean dago bater'ez lizuna

Egunaren haiduru estatu'aztuna

Eta durduzatzen naiz, eguzki leinuru,

Zure lehen soan oi jainkosa ekuru.

 

Ene arraien aurka irudi naroa

Majestatez betea, tinki oparoa

Topatzen dut gihartsu, lasai, mamitsua

Goian bular airosa eta izartsua

Pean tronu puxanta, guziz ospetsua

Bere indarren jabe, denen erregiña

Arkeriaren gainean jartzeko adina.

 

Eskuak errespetuz urzo ta hego

Arin egiten zaizkit, Maillol eder baten

Errepikatu nahiz baina zer dut hartzen

Bihotz bizi bat eta hartan preso nago.

 

Bihotzaren punperik pitz ez dezakete

Artistaren zizelek, ez itsasoaren

Sagailo sakraturik. ez eta soaren

Dirdira izartzurik argi biziz bete.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa