|
Itsasoak iraultzan EMENDIO BAT Ondoko poema hauek, beti emakumeaz, 1982-ko udan idatzi nituen. Beste olerki sorta batean sartu nituen 1983-an, sariketa baterako, bainan alferrik. Gero sorta hartarik atera ditut. Beste harekin, Xalbador Saria irabazi dut 1985-ean, Nahi gabe tituluagaz. Hauek aldiz hor nituen, zokoratuak. Itsasoak Iraultzan poema sorta publikatzen baitit Maiatz editorialak, ber liburuxkan sartzen dut beste zati hau. Gai bera dute, bainan tratamendu desberdina. Lehen zatian, idealismoa da nagusi, ohartu bide zareten bezala: emakumea zinez gora emaiten dut, asmatzen dutan bezala, irudimenez eta sendimenduz inguratua. Bigarren zati honetan, errealismoa da mintzo. Lur honetako biztanlea baita emakumea, lurrez egina gu bezala, bainan ederki orratua. Buztina? Tanagra! Bigarren zati hau, nihaurentzat idatzia nuen lehenik. Frango lotsa gabea da, ahalgerik ez beldurrik ez du hanbat ezagutzen. Astuna aurki dezake baten batek. Materialista beste batek. Berdin lizuna ere. Egia soil eta sinple hau oroitarazi nahi nuke, ta bereziki nihauri: gorputz eta arima garela, berena behar dutela biek. Gorputz eta arima dela emakumea: bietarik batean maitagarri eta maitagai. Erran duzuia lizuna? Segurra dut erantzuna, Zin eta fidel izatean da beti garbi maitasuna. NEHOR EZ BEDI HEMEN SAR EZ BADA MAITASUNEZ
Itsasoak iraultzan |