Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa

 

Gur'etxeko baratzea

Emazteen erresuma.

Baratzearen arima

Zuhau zara emaztea.

 

            Horren irudi bizia

            Zu zara ene bizia

            Parabisu horren botza

            Zu zara bihotza.

 

Naturalezaren mirail

Eta enea ere bai

Hartaz dutan presentzia

Ene beste kontzientzia

Zu zara emakumea

Ebaren azken humea.

 

            Et'Adam berri bezala

            Zu zaren Eba berria

            Orain kanta dezadala

            Gur'Edeneko herrian.

 

Dezadala beraz kanta

Beldur, uzkur ez herabe

Basa lotsarikan gabe

Eremu guzian kanta

Bihotz, gorputz et'arima

Emazteen erresuma.

 

 

Itsasoak iraultzan
Jean Louis Davant

Maiatz, Uhargi 6, 1986ko martxoa