www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fábulas en dialecto vizcaino
Juan Mateo Zabala
(-1840), 1907

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fábulas en dialecto vizcaino, Juan Mateo Zabala (Angel Zelaietaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1987

 

aurrekoa  

OGETA AMABOSTGARREN IPUINTZAT

Peru atxulari alperragaz Joane nekazale zintzoaren arteko berbaikuntzea

 

        Peruk

Ez daukat gogo onik

aurtengo urtean

pozagaz kantetako

suaren aurrean:

koltzan artorik ez, ta

gelia auzoan,

koipe asko ez dago

geure lapikoan.

Ibilik bearko dau,

bai, gure atsoak

uritik ekarteko

tremer ta artoak.

Baia, dirua non da?

or dago ultzea,

saldu bearko dogu

daukagun guztia.

Galiziatik dator

sardina gazia

gere lauko apurren

eroan-garria.

Urak ez deusku ilgo

aren egarria,

zegaz erosikoogu

txakolin barria?

Ondo otza nik daukat

utxa kisketea,

ez asko beroago

zizkuko poltsea:

idi makar bi dagoz

geure okulluan;

saldu bearko ditut

aurtengo neguan.

Beti jagot alboan

Maria geurea

negarraren soñuan

joten iletea:

ardaoa ta pipea

itzi daidazala.

Lenago itziko dot

daukadan azala.

Ugazaba jaunari

neuk esango deutsat

igazko errentea

itzi parkatutzat.

Aurten jausi jatana

abustu ostean

pagauko deutsadala

diru ederrean.

 

        Joanek

Ai Peni, peni! zara

zu beti alperra:

sarri izango dozu

alkandara zarra:

belauna agirian

prakeen zulotik,

adurrata mokoak

okotz ingurutik.

Sistiriña dariozu

ukondoetatik,

txapelaren atala

belarri ondotik:

alkondara barririk

ez jatzu ikusten

gorurik zeure etxean

ez dabe egiten.

Nik etxean daukadaz

zezin ta urdaia

artorik ezpadago

jango dot ogia.

Ene troxak daukadaz

gariz beteturik,

urte barru onetan

ez daukat goserik.

Etxean azi beti

bigae mardoak,

gero euki daiezan

beterik erroak.

Eznetxu gozoagaz

ai ze edaria!

esan leiteke bada

zerutik jatzia.

Etxean aziriko

zekortxu ederrak

egin oi daroadez

soloko bearrak.

Ez deutset Montañarrai

dirurik emoten:

merkaturik merkatu

ez nau neu ibilten.

Zuk bere bazenduke

egingo bearra,

eta ondo nekatu

garriko azurra,

ez eldu iños-bere

ardan-tokietan

dirua bazeunkake

esturasunean.

 

        Peruk

Ai, Joane, erraz da

kontuok esaten;

baia nik eztot errez

diñozuna'giten.

Zelan euki ginaike

ainbeste ganadu,

biri zer jaten emon

ozta badaukagu?

Uda-barrian artu,

negurako saldu:

bitartean bideetan

etenten ditugu.

Irabazten doguna

lenaz dago janik;

ez dogu guk urtengo

bizi onetatik.

 

        Joanek

Euki ezkero, Peru,

daukazun basterra,

zuk bere artu ziñai

labore ederra:

naboa ta berarra

ganaduentzako,

eznea, ta aragia

jat-orduetaako.

Itxi ibilteari

beti karrioan:

bearra egin zoli

etxeko soloan.

Ez dau lurrak emoten

berez ondasunik,

atxur ta laieagaz

eragin bagarik.

Pipa motxa aotzean,

txapela okerrik,

zeure zopita zarrak

arrastau ezinik,

beti zabiltz bidetan

gelditu bagarik:

alan izan ezingo

arto ez garirik.

Aldatu bear dozu

bizi-modu ori

benetan gura bozu

ondasunak euki:

seme-alabei bere

laneen erakutsi:

eta bildur onean

familia azi.

Ez daiela ikasi

lapurkeriarik

ezta bere esaten

iños berba txarrik.

Ez jaietan egoten

tabernan sarturik

jokoan, edanean,

ta gero moskorrik.

Kendu alde batera

biotz-gorrotoak:

gogotik maite izan

lagun ta auzoak.

Jaunaren agindua

da parkatutea:

gorrotoak oi dakar

an-emen kaltea.

Gazte gaztetxutatik

beti elexara,

zeuen abadearen

berbak entzutera:

ilean bein konfesau

ta arimak garbitu:

bizi-era on on bat

osoro jarraitu.

Zuzen gabiltzan beti

Jaunaren bidean:

ta ez berba-lekurik

imini errian.

Alan egin ezkero

erbeste onetan,

orain ondo, ta gero

ondo zeruetan.

Agur, Peru neurea,

urrengo artean,

alkar daigula ikusi

datorren urtean,

ganbarea beterik

upea ganezka,

txaltxu jaio barriak

atetan saltoka.

Jesusen izenean

eroan nekeak,

alan irabazteko

atsegin beteak:

itzi gaurtik aurrera

taberna-zuloak,

eta ondo atondu

baso ta soloak.

aurrekoa